XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Domini - Txanpon batzuek aurreratzen ariko zera orduan? ezkontzen zeraneko?

Xatur - Ez ba'nu gastatzen, bai. Erri aundietan, ordea, diru-txaubide aundiagoak daude oraindik.

Sor Paule - Obe dezu pelotaritza utzi dezuna. Jokalari izatea, ez da ondo neskatxa egoki batentzat.

Lutxi - Okerrago da futbolista izatea.

Xatur - Bai, bañan diru geiago irabazten da. Naiago nuke ala banintz.

A. Domini - Oraingo oitura ta libertadeak! Bestela ezi giñuzten gure gurasoak. Ezkondu arte ez nintzan ea etxetik atera.

Sor Paule - Oraingo gaztedia beste era batera bizi da, ta ezin zaizkio bideak itxi. (Xatur'i) Zer kaletan bizi zera Madrid'en.

Xatur - Nere izeba bizi izan zan etxean, Fuencarral-kalean; azken bizitzan bi gela aundi ditut zerura begira.

Sor Paule - Orduan lekua izango zenuke Lutxi'rentzat ere...
Xatur - Ez det izango bada? ¡Pozik artuko nuke gañera nerekin! Gaur bertan jardun degu orretzaz. Ez al-da ala, Lutxi?

A. Domini - Guziok elkar artuta nere aurka ari zeratela dirudi. Zer da au? Monja ere bai, alajaña! Etxean bakar-bakarrik nai al-nazute?

Sor Paule - Ez da ori. Lutxi'ri, uste det, orain komeni zaiola etxetik ateratzea. Ama batek seme-alaben etorkizuna dalata ez du beldurrik izan bear etxetik kanpora atera ditezen, kristau-ikasbidea ta errilijio katolikoaren egiak ondo erakutsi ba dizkiete. Jainkoa'k ez ditu eskutik utziko.

A. Domini - Aski degu, aizpa. Gaur sermoi geitxo entzun dizkitzut.

Lutxi - Bai, ala da. Ta Xatur ez ezik Erroxali ere beti ari zait Madrid'era joateko. Moda-etxe apain batean sartuko naula...